Atzo, Martxoaren 29an, hasiera eman zaio 20. KORRIKAri Otxandion! Euskaltzale guztiak Euskal Herrian zehar korrika egiten EUSKARAren alde! Gau ta egun, euri zein eguzki, txiki zein nagusi... guztiak helburu nagusi bati errepidea zabalduz Iruñeararte.
Gure eskolako txikienek Apirilaren 5ean izango dute korrika txikian parte hartzeko aukera.
Bestalde, gaueko 22:00etan igaroko da soinuz eta animo ohiuz beteriko furgoneta gure herriko kaleetatik!
Animatu eta parte hartzazue: "HEMEN GAUDE EUSKARAREN ALDE"!!!!
BENTADES IKASTETXEA ETA EUSKARA
Bentades ikastetxea herri euskaldun baten kokatutako ikastetxea izanik, beharrezkoa ikusten dugu ikastetxearen testuinguru eta eremu guztietara euskara zabaltzea. Euskaldunen eta Euskararen artean bizi garela ohartzea eta ohartaraztea. Bentades ikastetxeak erronka bezala jarri nahi du euskararen erabilera indartzea eta bultzatzea ikasle, irakasle, guraso eta gainerako eragileen artean.